2024-08-05 12:45

Haurrentzako ekintzak eta itsasadarra nabarmenduko dira aurtengo programazioan

Arrate Azacetak eta Haizea Larrosak aurkeztu dute federazioaren programazio taldeak prestatutako egitaraua. (Erabilera librea).

Gaur aurkeztu du Bilboko Konpartsen Federazioak 2024ko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua, Arriaga Plazan egindako agerraldian. Konpartsek iragarri dutenez, guztira 600 ekintzatik gora izango dira, federazioak eta konpartsa guztiek antolatuko dituztenak batuta.

Itsasadarrera egingo dute salto aurten Bilboko Konpartsek, egunez egindako jarduerak eta, batez ere, kirol lehiaketa ugari izango dituen Aste Nagusiko programazioan. Saskibaloia 3×3, Xakea, waterpoloa, skatea, piraguak… Iaz bezala, aurten berriro ere, inguruko kulturgile eta kirol eragileekin harremanetan sakonduta, elkarlanaren bidetik programaziora ekarpen irudimentsuak eta askotarikoak gehitzen ahalegindu dira konpartsak.

Ekintza guzti-guztiak liburuxka potolo batean aurkitu ahal izango ditugu, federazioak 15.000 ale inprimatu ditu, egunez zein gauez ekitaldiz beterik egongo den eta 12 egun barru hasiko den Bilboko aste zoragarrienerako. Haurrentzako programazioak ere asko izango dira, hainbeste ezen aparteko beste liburuxka batean bildu dituzte. Dena dela, ekintza guztiak eta bestelako jakingarri garrantzitsuak app.bilbokokonpartsak.eus web APPan aurkituko ditugu, programazio osoa sakelakoan eraman ahal izateko.

Hona hemen gaurko agerraldian Bilboko Konpartsak Federazioaren izenean mintzatu diren Haizea Larrosak eta Arrate Azacetak irakurri duten testua.

The post Kirolez betetako Aste Nagusia prestatu dugu appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara