Luhartz taldeko erromeria, iazko San Tomasen
Bilbo, 2020/10/26
Datorren abenduaren 21ean, konpartsok ez gara San Tomasen izango, Bizkaiko baserritarren egun nagusian, eta ez dugu bertan sukalde- eta kultur-programaziorik antolatuko, “gaur egungo osasun-egoera dela etaâ€. Halere, Bilboko Konpartsen Federazioak “lehen sektorea eta elikadura-burujabetza babestera†deitu dugu, “jai herrikoiak, herri-kultura eta zerbitzu publikoak†defendatzearekin batera.
Urtero-urtero konpartsok euren ahalegina egin ohi dugu San Tomas egunean, “bertoko ekoizpena zein elikadura-eredu burujabe baten aldeko apustua egitekoâ€. Helburu horrekin, San Nikolas elizako ingurua dinamizatu dugu urteotan, umeentzako emanaldiak, bertsoak, txalaparta, erromeria, kantu-kalejira eta bertoko jana eta edana eskainita.
Aurten, berriz, Covid-19 gaitzaren zabaltze handiak ez dugu bermatzen nekazaritzaren festa handian konpartsok egiten dugun programazioa eta ospakizuna burutu ahal izatea. Beraz, “gaur egungo osasun-egoera dela eta†konpartsok erabaki dugu jarduerarik ez antolatzea abenduaren 21ean, “prenbentzioa eta elkar-zaintza printzipioetatik abiatutaâ€.
Konpartsok abuztuan iragarri genuen “gutxienez, San Tomas eta Aratusteak ez direla erronka errazak izango, Covid-19a bertan segituko duelako, ezusteko zoriontsuren ezeanâ€. Orduan egin bezala, deitu dugu “jai herrikoiak, parte-hartzaileak, feministak, euskaldunak eta ekologistak babesteraâ€, eta baita zerbitzu publikoak ere, “osasun-krisiarekin batera etorri den krisi ekonomikoa betikook ordain ez dezagunâ€. Mezu hauei gaineratu diogu “lehen sektorea eta elikadura-burujabetza babestera†gaur egindako deia. Izan ere, azaldu dugunez, “bertoko ekoizle txikien elikagaiak kontsumitzeak garrantzi handia izango du babesteko ingurumena eta gure inguruko herrietako bizitza sozio-ekonomikoa eta linguistikoaâ€.
Konpartsakideak San Tomas eguna ospatzen, iaz
The post Bilboko konpartsok ez dugu San Tomasen ekitaldirik egingo appeared first on Bilboko Konpartsak.