Xarxa d ‘Economia Solidària de Catalunyak (XES), la Xarxa d’ Economia Alternativa i Solidària del País Valenciàk (XEAS), Red de Redes de Economía Alternativa y Solidariak (REAS Red de Redes), erakunde komunitarioak eta ekonomia sozial eta solidariokoak bultzatuta, crowdfunding bat jarri da abian 120.000€ biltzeko eta DANAk kaltetutako lurraldean ESSk egiten duen lana babesteko.
DANAk Valentzian eragindako krisiaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta ehun komunitario eta kooperatiboa larrialdiari erantzuteko antolatzen ari dira. Kaltetutako lurraldeko erakunde ahizpekin batera lan egiten dugu funtsezko materialak biltzeko eta kaltetutako pertsonen benetako beharrak asetzeko.
Nola lagundu?
Ekarpen bakoitzak DANAren eraginpeko pertsonei laguntzeko balio du, eta, beraz, crowdfunding-ean 10€-tik 1.000 €-ra bitarteko dohaintzak egin daitezke. Ekarpen horien bidez, laguntza ematen zaie uholdeek eragindako ESS erakundeei eta, oro har, herritarrei, funtsezko materialak eskuratuz, elkarri laguntzeko sareak eraikiz, nekazaritza eta ingurumeneko hezkuntza sustatzen duten ekimenak eta lurraldea zaintzen duten sareak finantzatuz, eragindako proiektuak sostengatuz eta berreraikiz…
The post ESSk funts komunitario baten bilketa jarri du abian DANAri aurre egiteko appeared first on BDS KOOP.