2024-12-05 09:53

BURUJABETZA JARDUNALDIAK

OIARTZUN

Testua: Mikel valero

Argazkiak: TaPuntu

“Burujabetza ezberdinez ariko bagara, etengabe pentsatu behar dugu zer lotura duen horrek estatugintzarekin eta naziogintzarekin. Martxan ditugun proiektuak ez dira tokian tokira mugatzen, Euskal Herriak artikulatu nahi duen burujabetzaren parte dira. Guk planteatzen dugun alternatiba ez da *hemen ondo bizitzeko bakarrik, baizik Euskal Herriak eman behar duen erantzuna, hedatzen ari den gerra ereduaren aurka.”

Iker Eizagirre – Hiritik At

Urriaren 17tik 19ra, Burujabetzak jardunaldiak ospatu dira Oiartzunen, Oiartzun Burujabek, Oiartzungo Udalak eta Udalbiltzak antolatuta.

Jardunaldiak bigarren urtez ospatu dira: Oiartzungo herriak hartu dio lekukoa hernaniarrek irekitako bideari.

Euskal Herriko zein nazioarteko esperientziak eta hizlariak izan dira lurralde burujabetzaren inguruan hausnartu, esperientziak partekatu eta estrategia komunak diseinatzeko.

Burujabetza, historikoki, eskubideekin eta politikarekin lotuta egon da: edozein gizartek autogobernu efektiborako duen eskubidea adierazten du. Azken urteotan, ordea, esanahia zabaldu, eta esparru sozioekonomikora hedatu da elikadura burujabetza, energia burujabetza eta bestelako proposamenen bidez. Gero eta ohikoagoa da burujabetza aldarrikatzen duten proposamenak ezagutzea ekonomiaren edozein sektoretan.

Alternatiba hori tokian toki garatzen ari diren proiektuetan aurreikus daiteke: ondasunen publifikazioa proposatzen duten proiektuetan, ekonomiaren kontrol herrikoian oinarritutako kooperatibetan, trantsizio energetikoa hizpide duten egitasmoetan…

Burujabetzak jardunaldietan, horietako batzuk ezagutzeko aukera izan dugu:

Oiartzun burujabe

Alternatiben Oi(h)artzuna eta Oiartzungo udalak sustatutako ekimena da. Bizizaren erreprodukziorako ezinbestekoak diren hainbat sektoreen kontrola berreskuratzeko pausuak ematea proposatzen du. Horretarako, zaintza, elikadura, energia eta euskara eta kultur-artekotasun mahaiak eratu dira, zeinetan udalak, eragile ekonomiko eta herritarrek plangintza partekatuak diseinatu dituzten.

Info gehiago: www.oiartzun.eus

Herri Kooperatibak

Euskal Herriko hainbat esperientzien sistematizioa egin du Olatukoop-ek Herri kooperatiben proposamena garatzeko. Burujabetzak hainbat sektoreetan garatzeko tresna publiko- eta kooperatibo-komunitarioa da Herri Kooperatibena.

Informazio gehiago: https://meta.olatukoop.eus/s/HpdEXockHiEtJLr

Empenta Artieda (Aragoi)

2017an, despopulazioaren auziari erantzuteko, Artiedako udalak parte-hartze prozesu zabala abiatu zuen. Horren emaitza izan zen bizitzaren erreprodukziorako herria bera antolatu behar zela, eta hainbat proiektu martxan jarri zituzten: internet sare komunitarioa, adinekoen zaintzarako proiektu publiko-komunitarioa, komunitate energetikoa, lan elkartuko kooperatiba eta «co-working»a edo elkarren arteko lana, besteak beste. Prozesu abiatu zenetik, despopulazioa gelditu, eta biztanle kopurua hazten hasi da.

Hernani Burujabe

Hernani Burujabe lurralde burujabetza garatzeko herri proiektua da. Udala, Bidea elkarte herritarra eta hainbat eragile sozial eta ekonomikok osatzen dute, eta hainbat sektoretan (mugagabea) dihardu: elikadura, zaintza, telekomunikazioak, bioaniztasuna, energia, moneta eta etxebizitza.

Planifikazio prozesu publiko-komunitario baten bitartez, bizitzaren sustengurako ezinbestekoak diren sektore horien gaineko kontrola berreskuratu, eta herritar guztien bizi-baldintza duinak bermatu nahi ditu.

Info gehiago: www.hernaniburujabe.eus

Desazkuntza Gironan (Països Catalans)

Garapen amaigabearen logikaren aurrean, Gironako udalak eta Gironako unibertsiteak (biek eraman behar dute ergatiboa) hitzarmen bat sinatu dute desazkundea politika publikoetan txertatzeko ikerketak garatzeko.

Debagoiena 2030

XXI. mendeko erronka globalei erantzun komunitario propioa emango dien eraldaketa mugimendu bat sustatzeko egitasmoa da Debagoiena 2030. Udalek, eragile herritarrek eta enpresa kooperatiboak osatzen dute.

Eskualde adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutroa dute helburu, eta, horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte: lana, energia, mugikortasuna, elikadura, hezkuntza eta inklusioa, besteak beste.

Info gehiago: https://debagoiena2030.eus

Abundance (Erresuma Batua)

Ekonomia demokratizatzeko eta guztiontzako trantsizio sozio-ekologiko justua gauzatzeko estrategia komunak sustatzen dituen erakundea da Abundance. Ekonomia demokratizatzeak herri erakunde antolatuei botere ekonomiko gehiago ematea esan nahi du. Trantsizio sozio-ekologikoa planetaren muga ekologikoak haintzat hartuko dituen eta pertsona guztien bizi-baldintzak duinak bermatuko dituen jendarte-eredu batera igarotzea da.

Info gehiago: https://www.in-abundance.org

Jardunaldi hauetan ikusi dugunez, lurraldea da burujabetza politikoa eta burujabetza ekonomikoa gurutzatu eta lotzen dituena; elikadura, energia, zaintzaren inguruko politika propio eta burujabeak hedatuz eta artikulatuz autodeterminazio ekonomiko, politiko eta nazionalaren oinarri materiala eraiki behar dugu ondo bizitzeko eta munduarekiko dugun ardurari heltzeko.

Bestetik, azpimarratzekoa da ere proiektu horietan eta beste batzuetan murgilduak dauden pertsonekin egun batzuk konpartitzeak duen garrantzia: gure eguneroko lan eta dinamiketatik burua altxatu eta bakarrik ez gauden sentsazioa sortzen du. Bertan sortzen eta sakontzen diren harremanak, elkartasun eraldatzaile batean oinarritzen direnak nolabait, eguneroko erronkei eta lanari gogoz eta ilusioz heltzeko ezinbestekoak dira.

Euskal Herriko eta kanpoko hainbat lekutan, ilusio, intuizio eta grinak partekatzen ditugulako, bestelako mundu bat eraikitzeko ahaleginetan ari garelako. (esango nuke aditz nagusia falta duela: (…) konpartitzen ditugulako, bestelako mundu bat eraikitzeko ahaleginetan ari gara)

Euskal Herria eta mundua bidegurutze batean daude; gizarte gisa ditugun erronkei aurre egitea aukeratu behar dugu. Eko-faxismoaren bide autoritario, baztertzaile eta xahutzailea proposatzen dutenak munduko hainbat txokoetan gailentzen ari diren honetan, demokraziaren sakontzean, baliabideen erabileraren murrizketan eta aberastasunaren banaketan oinarritutako alternatiba eraiki behar dugu.

Ez hori bakarrik… alternatiba hori, biztanleriaren gehiengoarentzako desiragarria izan behar du. Jardunaldietan egondako Mireia Vehíren, CUPeko parlamentario oiharen, hitzekin esanda: «Neoliberalismoak eta eskuin muturrak irteera indibidualak baino ez dizkigute eskaintzen. Komunen eta ekonomia moralaren ideiara heldu behar diogu. Hilaren bukaerara ezin iristearen antsietatea etorkinen gain jartzen dutenen aurrean, gizontasunaren ziurgabetasunak feminismoaren aurka posizionatzen dituztenen aurrean, etorkizun kooperatibo eta demokratikoarekin erantzun behar dugu, denok hobeto biziko garen etorkizun batekin».

The post BURUJABETZA JARDUNALDIAK appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.