Aurkeztu da Euspoten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Hauek parte hartu dute: Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Maddi Iregi, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria.
Aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartuko du. Gure helburua lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian, kulturan eta gazteen artean eragitea.
Nerabezaro bete betean aurkitzen da Euspot Lehiaketa, 14. edizioa da dagoeneko, eta adin tarte horrek oso bereak dituen ezaugarrietatik abiatuta, aurtengo edizioak adiskidetasun harremanak izango ditu inspirazio iturri. Zer da laguna izatea? gaiari erantzun beharko diote Euspot-zaleen proposamenek.
Gaur gaurko gaia da. Agenda politikoan ere badago gaurko gazteen arteko harreman sanoak sustatu beharra, sareek eragiten dituzten mehatxuak aintzat hartuta, teknologiek ahalbidetzen dituzten komunikazio eta harremanetarako jarrerak, bertatik bertarakoak, harreman inklusiboak, dibertsitateari aurre eginez eraikitzen direnak, eta beste hamaika adibide.
Kanpaina bat egingo balitz, administrazioak edo eta enpresa pribatu batek sustatuko balu, nolakoa izango litzateke zure proposamen sortzailea? Azken urteotako uztari eutsiz jarraitzen du Euspotek eta aurten ere sekulako babesle eta laguntzaile zerrenda batu da euskarazko spot lehiaketaren deialdira.
Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
Sari gehigarriak:
Parte-hartzaileek 2025eko maiatzaren 26a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.
Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.