Bai Euskarari Elkarteak enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko tresna ugari eskaintzen ditu, eta orain segurtasun errotuluak ere eskuragarri dituzu! Webguneko Baliabideak atalean aurkituko dituzu hainbat oharrekin prestatu ditugun errotuluak, hiru hizkuntza aukerarekin: euskaraz, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskaraz eta frantsesez.
Zure lantokian segurtasun seinaleak euskaraz ere izatea nahi duzu? Orain errazago daukazu! Sartu Baliabideak atalean eta jaitsi behar dituzunak. Euskaraz eta segurtasunez lan egin dezazun!