Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Lankidetzan Euskaraz izeneko atala jarri du GGKEen eskura, euskara egunerokoan txertatzeko hainbat baliabiderekin hornituta.
Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza egin ditu koordinakundeak azken urteotan: Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu, Euskaraldian eta Korrikan parte hartu, eta GGKE-ei zuzendutako formakuntzak antolatu. Horiez gain, Euskadiko GGKEen Koordinakundean parte hartzen duten pertsonen euskara-maila ezagutzeko inkesta eta nazioarteko lankidetzaren arloko euskarazko terminoen hiztegia sortu dituzte.
Horrez gain, GGKE-en eskura jarri dituzte euskararen erabilera sustatzeko zenbait baliabide eta tresna erabilgarri, tartean, Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen dituenak.