2025-03-11 16:40

Joan den martxoaren 6an Lanetik Lekoraren VI. topaketa izan genuen, Bidarteko Elissaldia ostatuan. 15 bat lagun bildu ginen bertan, garraio, informatika, administrazio, kazetaritza, izurrien kontrako tratamendua, hezkuntza eta beste sektoretako profesional euskaldunak.

Topaketan parte-hartzaile bakoitzak bere burua eta enpresa aurkezteko tartea izan zuen eta euskara eta lanaren inguruko baliabide desberdinak ere aipatu ziren.

Lanetik Lekorak euskara lan munduan txertatu eta garatu nahi dutenen topagune izan nahi du, profesional euskaldunen sarea ehuntzen joateko eta euskaraz egiten diren lan harremanak sustatzeko, eta geroz eta enpresa gehiago batzen ari dira ekimenera; Lanetik Lekora kortxoan bisita txartelak gehitzen doaz bertaratutakoen arteko harremanak eta kontaktuak errazteko.

Bereziki eskertu nahi ditugu gerturatu ziren pertsonak, zuek gabe ez baita Lanetik Lekora!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.