2024-06-14 12:35

IV. Lanetik Lekora topaketa egin zen ekainaren 13an, Senperen, Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak antolatuta, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin.

15 lagun inguru elkartu ziren, Egiazki enpresarean ostatuan, Sanokin. Camille Fourt Arteagak, enpresako jabeetako batek, haien ekoizpen lantegiaren bisita egin zien bertaratutakoei, haien historioa kontatuz. Ondoren, bakoitzak bere burua eta lana aurkeztu zuen.

Topaketaz topaketa, Ipar Euskal Herrian lan arloan ere euskaraz aritu nahi dutenen sarea ehuntzen ari gara, indarrak batu eta praktika onak elkarbanatuz.

Bertaratutako enpresetako ordezkarien bisita txartelak elkarbanatzeko txoko bat ere jarri zen; hurrengo topaketetan ere erabiltzea da asmoa, sarea elikatzen joateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.