Gasteizen antolatuko den Umbra Light Festival jaialdiaren hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Bai Euskarari elkartetik. Helburua da Gasteizko Udalak lagundutako ekimenetan hizkuntza eskubideak betetzen diren aztertzea.
Horretarako, Umbra Light Festival-eko edozein ekimenetan parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu.
Otsailaren 14tik 16ra egingo den Umbra Light Festival-aren ikuskizun edo jarduera batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.