2024-12-19 11:46

Bikain sistemaren barruan, Harrobi diploma abian jarri zuen iaz Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta atzo banatu zituzten Donostian egindako aitortza ekitaldian. Bai Euskarari Elkartea arduratu da, bigarren urtez, diploma honen kudeaketaz. Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea da Bai Euskarari Elkartearen xedea eta helburu horri begirako urratsa da elkarlan hau.

2024an, entitate hauek jaso dute Harrobi diploma:

  1. BELTRAN ASCENSORES Y MONTACARGAS SL
  2. BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOA - FEDERACION VIZCAINA DE BALONCESTO
  3. HARAN GEOLOGIA KOOP. ELK. TXIKIA
  4. IKASTXIKI FUTBOLA GARATZEKO ELKARTEA
  5. ALDARA AHOLKULARITZA
  6. BIZKAIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA
  7. EUSKAL KANOE FEDERAKUNTZA

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.