2024-12-03 09:25

Joan den azaroaren 30ean Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu ginen Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun gizarte eragileak, Euskararen Nazioarteko Egunaren atariko adierazpenaren berri emateko.

Euskararen egoera larriaz jabeturik, aldarrikatu nahi izan genuen garaiz gaudela euskararen eta euskal hiztun komunitateari etorkizun oparo bat bermatzeko. Sinetsita gaudela etorkizunak euskara ezinbesteko duela guztiontzako oparo eta bizigarri izango bada. Eta, horrenbestez, buru-belarri arituko garela larrialditik indarraldirako bidea bultzatzen, osatzen, egiten.

Badakigu lehen eginkizuna zein den: euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea. Ezinbestean, horretarako deia egiten diegu erakundeei, agintariei, eta oro har, eragile politiko eta sozialei. Lehen mailako auzi politikoa da, urgentea, eta erabakimenez heldu behar zaio.

Euskarak espazio berriak lortzea eragiteko egunero lanean ari zareten guztion inplikazioa beharrezkoa dugu, Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuenon ekarpena behar dugu euskarak larrialditik indarraldirako bidea egiteko. Euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugulako, etorkizuna euskaraz nahi dugulako!

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.