2024-05-07 12:00

Maiatzaren 7an kaleratu genuen 'Elkarrengandik Ikasiz' saioaren laugarren denboraldiko lehen solasaldia, 'Lana eta osasun mentala' izenburupean.

Parte-hartzaileak:

  • Aitor Guisasola Yeregui Osalan
  • Izaskun Landaida Larizgoitia Eragintza Fundazioa
  • Larraitz Urrestilla Beloki Orkli
Gidaria:
  • Arantxa Arza Lasa Euskadi Irratia

 

Hemen duzue solasaldia osorik:

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu laugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.

Ezagutu proiektua

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.