2024-06-17 13:06

2024ko ekainaren 20an izango da #BaiEuskarariSariak2024 ekitaldia, 13:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

 

Txinparta bizia euskararentzat da aurtengo sari banaketako leloa, euskara lan munduan biziarazten duten txinpartak baitira Bai Euskarari Saria jasoko dutenak. Hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez.

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita. Aurten ere, ekitaldi berezia izatea espero dugu. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.

Euskara biziarazteko txinparta izan nahi duzu?

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.