2025-02-05 13:41

Aurten ere, urtero bezala, Bai Euskarari elkartearen proiektuen artean Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak grabatuko ditugu. Espazio honek hainbat arlotako adituen eta eragileen arteko elkarrizketak biltzen ditu, esperientziak partekatzeko eta gizartean eragina duten gaiak jorratzeko helburuarekin.

Aurtengo edizioan, hiru gai nagusi izango ditugu hizpide:

  • Ekintzailetza: Ekintzailetzaren garrantzia azpimarratuko dugu, aberastasun eta enplegu sortzaile gisa ulertuta. Halaber, gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko duen balioa aztertuko dugu.

  • Mugikortasuna: Garraio-sektorea aldaketen eta erronka berrien garaian dago. Solasaldi hauetan, sektorearen etorkizuna aztertuko dugu, gero eta interkonektatuago eta aldakorrago dagoen mundu baten beharretara egokitzeko.

  • Etorkizuneko langileak: Historikoki, lan eskaintzen eta eskariaren arteko desoreka egon da. Baina gaur egun, demografia aldaketek, biztanleriaren zahartzeak eta belaunaldien arteko erreleboek erronka berriak ekar ditzakete.

Gai hauen inguruan zure iritzia eta proposamenak jaso nahi ditugu. Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu, zure ekarpenak kontuan hartzeko eta Elkarrengandik Ikasiz solasaldietan landuko diren edukiak aberasteko.

GALDETEGIA BETE

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.