2024-05-30 00:00

Adimen Artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu.

????️Urriak 24, osteguna

????Orona Ideo (Hernani)

Arin-arin lehiaketa

Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Izen-ematea, irailean

Hizlari eta parte-hartzaile guztien berri laster izango duzue. Irailean zabalduko ditugu ekitaldiaren egitaraua eta izena emateko formularioa. 

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean proiektuaren ardatz bat da. Egitasmoaren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea.

Hona hemen azken edizioko bideo-laburpena:

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.