2023-12-14 16:47

Stand Up tailerrak umorezko bakarrizketa bat idatzi eta antzezteko behar diren gaitasunak lantzea du xede. Bi orduko lau saio izango dira eta azken helburua bost minutuko bakarrizketa bat idaztea izango da.

Beñat Iturbe, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Antton Telleria eta Mirari Martiarena izango dira hizlariak. Saioetan beraien ibilbideko esperientziak eta eduki teorikoak uztartuko dira ariketa praktiko osagarriekin (bai, etxekolanak).

Hala nahi duenak, Karkarkar-en Stand Up Probalekuan antzezteko aukera izango du apirilaren 18an. 

Non? Bageraren egoitzan (Hernani kalea 15, behea, Donostia)

Noiz? Astearteak 18:00-20:00. Otsailak 27 eta martxoak 5, 12 eta 19an.

Tailerrak 50€-ko kostua izango du (ikasle, langabetu eta Bagerako bazkideek 40€)

Eman izena ondorengo formularioan, plaza kopurua mugatua da eta!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.