2023-01-23 13:08

Egiteko nagusia:

  • Hainbat egitasmoren dinamizazio lanak egin beharko ditu. Batez ere euskaltzaleen aktibazioari dagozkionak, besteak beste, Euskaraldia.

 Eskatzen da:

  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko eta taldea gidatzeko gaitasuna izatea.
  • Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea.

 Kontuan hartuko dira:

  • Euskalgintzan aritu izana.
  • Donostia ondo ezagutzea.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea.
  • Komunikaziorako tresnen ezagutza (sare sozialak, euskarriak sortzea,…).

 Eskaintzen da:

  • Lan kontratuaren iraupena: Baja luze baten ordezkapena.
  • Kontratu mota: astean 35 orduko lanaldi osoa.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2023ko otsailean.

 Curriculumak bidaltzeko:

  • Helbidea: idazkaritza@bagera.eus
  • Epea: 2023/02/01

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.