2025-02-18 13:10

Intxaurrondon Euskaraldia prestatzeko lanean hasiak dira, eta antolakuntza indartzeko, bilera ireki bat egingo da datorren otsailaren 25ean, asteartea, 19:00etan. Plazara Goaz elkarteak deitu du topaketa, eta Bagera Elkarteak dinamizatuko du, parte-hartzaile guztiek ekarpenak egin ditzaten.

Bilera Plazara Goazen lokalean (Bernart Etxepare Plaza) egingo da, eta bertan auzoko Euskaraldia nola antolatu, zein ekintza egin eta nola sustatu eztabaidatuko da. Euskararen erabilera bultzatu eta ahalduntzea helburu duen ekimen honen parte izan nahi duten guztiek bertaratzeko aukera dute, aurrez izena eman beharrik gabe.

Euskaraldia auzoan arrakastatsua izatea nahi baduzu, etorri eta egin zure ekarpena! Elkarrekin euskarazko hizkuntza-ohiturak indartzeko aukera paregabea izango da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.