2022-11-21 12:04

Hilaren 23an Elbira Zipitria omentze aldera sortutako egitarauaren bigarren ekitaldia izango dugu. Oraingoan, Josu Martinezen “Anti” film laburra proiektatuko da San Telmo Museoan, 19:00tan. Jarraian Oihana Maritorenak gidatutako solasaldia izango dugu, Ainize Madariaga, Kontxita Beitia eta Jone Forcada gonbidatuekin. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.