2024-11-26 10:46

Gero eta hedabide gehiago ari da webgunea giltzarrapoz ixten eta informazio hori salgai jartzen. ARGIAn, aldiz, argi dugu eduki guztiak irekita mantenduko ditugula: astekaria osorik duzu eskura Argia.eus-en, baita albisteak, podcastak eta multimedia kanala ere. Guztia doan eta libre.

Zergatik?

Herritar guztiei informazioa bermatzeko. Dirua ez dadin inorentzat muga izan informatuta egoteko. Desinformazioari aurre egiteko.

Ezkerreko ikuspegi batetik, Euskal Herri kritiko, konprometitu eta euskalduna elikatu nahi dugu.

Euskararentzat estrategikoa delako. Zapaldutako hizkuntzek ez dute oztopo gehiago behar. Euskaldun guztiengana iritsi nahi dugu.

Lizentzia libreekin lan egiten dugulako. Gure edukiak nahieran partekatu daitezke, kazetaritza independentea mugarik gabe zabaltzeko.

Zuri esker

ARGIAko kideen diru-ekarpenei esker eskaintzen ditugu eduki guztiak irekita sarean.

Lagundu zeuk ere sare libreari eusten, egin ARGIAkoa.

The post ARGIAren hautua: euskaldun guztiei informazio eskubidea bermatzea appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.