2024-09-18 10:05
Iazko edizioko amaierako galako irudia.

Beste urte batez Kursaalen eta beste aretoetan egongo da ARGIA, munduko zine jaialdirik esanguratsuenetako den Donostiako Zinemaldiaren jarraipena egiten. Ostiral honetan hasiko da, irailaren 20an, eta hurrengo larunbatean amaitu, 28an.

Bi zatitan bereiziko dugu segipena: batetik, Urrezko Maskorraren lehian ariko diren Sail Ofizialeko filmen jarraipena; eta bestetik, ezkutuago igarotzen diren bestelako film eta emanaldien kritikak. ARGIAko Kultura sailaren arduradun Gorka Peñagarikano Goikoetxeak ikusiko ditu Sail Ofizialeko filmak, eta Eneko Atxa Landak, berriz, beste sailetakoak.

ARGIAko irakurleak egunero topatuko ditu bi kronika argia.eus webgunean, bezperan bi kritikariek ikusitako pelikulena. Kronika bakoitzean, bi edo hiru pelikula iruzkinduko dira. ARGIAren azalean ere toki berezia hartuko dute Zinemaldiko kronikek, eta guzti-guztiak irakurri ahal izango dira Donostiako Zinemaldia 2024 etiketapean.

Aurreko urteak hemen dira ikusgai: Donostiako Zinemaldia 2023.

The post ARGIAk jarraipen berezia egingo dio Donostiako Zinemaldiari appeared first on ARGIAren barrenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.