Pasa den urteko irailean iragarri genuen Telegramen 4.000 lagun ginela. Urtebete pasa da eta beste mila bat lagun gehiago batu dira ARGIAren Telegram kanal nagusira. Poztekoa da, gure txikitasunean, Euskal Herriko hedabideetan komunitate handienetakoa duen kanala izateaz. Euskaraz, libre eta doan.
Telegramek pribatutasuna WhatsApp baino hobeto zaintzeaz gain, oso tresna eraginkorra zaigu eskaintzen digulako azken orduko albisteak, azkar batean, milaka lagunen mugikorretara partekatzeko aukera.
Hona gure kanalak:
ARGIA orokorra: https://t.me/ARGIAeus
Bizi Baratzea: https://t.me/bizibaratzea
Beranduegi umorezko atala: https://t.me/beranduegi
Eta bide batez, Telegram euskaraz nola jarri ez badakizu, sartu lotura honetan eta aldatuko duzu: http://t.me/setlanguage/eu-beta
Bete behin ere azpimarratu nahi dugu ARGIAren atzean ez dagoela ez banku, ez multinazional ez alderdi politikorik, eta horregatik ezinbestekoa dugula ARGIA jendearen eta irakurleen bultzada: Egin ARGIAkoa.
Burujabetzaren bidean, informazio burujabetza eraiki dezagun.
The post 5.000 lagun baino gehiago gara Telegramen appeared first on ARGIAren barrenak.