Lan, bizi eta ikasteko, Guk Euskal Herria ! Uztailaren 14an mobilizatzeko deia hedatzera gatoz aurten ere ; Frantziako Errepublikaren festa egun arrotza, burujabe izan nahi duen euskal gazteriaren eguna bilaka dadin.
Gazteok aukera oro zabalik dugula saltzen digute, nork eta gure ordez erabakiak hartzen dituztenek. Burujabe ala burugabe ? Burujabe hobe. Oraina irauli eta geroa irabazteko, borrokatzeak merezi du !
Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, euskaraz bizitzeko oztopoak, prekarietate orokortua, bortizkeria matxista, makro-proiektuen inposaketa, laborantza lurren galera, kulturaren folklorizazioa. Ez, hori ez ! Bizitzaren arlo orotan burujabe izan nahi dugu !
Zapaltzen gaituztenen parean, « Guk Euskal Herria ! » diogu. Aldarri hau, aldarri hau, engaiamendu bat da. Euskal Herrian lan, bizi eta ikasi nahi duen gazteriaren engaiamendua. Posible da… hemen bai ! Hemen, Ateak Idekiko ditugu ! Hemen, euskaraz ikasiko dugu ! Hemen, udaberri feminista ernalduko dugu ! Hemen, Macron legeari buru eginez, lan-baldintza duinak lortuko ditugu !
Izan gazte eta izan aske ! Guk Euskal Herria !