Gaurko egunez jaio zen Elbira Zipitria euskaltzalea, duela 113 urte. 1906an, Zumaian. Donostian hil zen, bertan ibili baitzen andereño lanetan. Gerraurrean hasi zen euskaraz irakasten, Muñoaren ikastetxean, eta gerraostean ikastola klandestinoa ipini zuen etxean, Fermin Calbeton kalean. Oso andereño ezaguna izan zen, aitzindaria. Metodologia xume baina berritzailea zerabilen Zipitriak, eta andereño mordoa prestatu zituen: ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak oinarri hartuta, Badihardugu elkartean hainbat lanketa ari gara egiten Zipitriaren jarduna ezagutarazteko. "Elbira Zipitriaren Ibilbidea" prestatu dugu eta erabilgarri dago sarean. Orain ikus-entzunezkoa gertatzen ari gara.
Ibilbidea eta bideoak ikusteko, jarraitu irakurtzen.