ZANGOZALDEKO MANKOMUNITATEAK ONARTU DU ARARTEKOAREN GOMENDIOA EUSKARARI BURUZ
2021eko urriaren 29an Arartekoak hauxe gomendatu zion Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari: behar ziren neurriak har zitzala, bermatzearren herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea.
2022ko otsailaren 3an, Mankomunitateak Arartekoaren gomendioa onartu du. Besteak beste:
Behar diren langileak bermatzea, euskaraz artatuak izateko eskubidea erabili nahi duten herritarrentzat.
Azterlan bat egitea, ikusteko nola baloratu euskara jakitearen merezimendua deialdietan.
Urrats garrantzitsua izanen da eskualdean euskara sendotzeko eta hiritar euskaldunen eskubideak babesteko.
Jarraipena egiten segituko dugu.