UHARTEN PERKUSIOA GAZTELANIAZ IKASI BEHARKO DUTE, EPAITEGI BATEN ERABAKIZ
2022ko maiatzaren 19an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Uharteko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa, gero aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean ateratzeko. Haien artean, Musika Eskolako perkusio irakasle lanpostua, C1 mailako euskarazko profilarekin.
Administrazio Auziekiko Epaitegiak, horren aurkako helegite bati erantzunez, euskarazko profil hori baliogabetu du. Uharteko Udalak men egin dio epaiari eta horrela agertu da 2024ko abenduaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ondorioa: Uharteko Udaleko Musika Eskolako ikasle euskaldunek gaztelaniaz ikasi beharko dute perkusioa.
Euskaldunon aurkako oldarraldi judizial hau gelditzerik ez al dago? Gure arbuioa, bederen, argi gera dadila.