ETB-RI KRITIKA, JARDUN-EN ABERRI EGUNEKO MANIFESTAZIOAREN IBILBIDEAN
Jardun alderdi politikoak Gernikan ospatu zuen Aberri Eguna. Jendea bildu zenez gero, aukera ona izan zen Euskal Telebistaren politika salatzeko. Argazkietan “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen” leloak dituzten pankartak ageri dira, ibilbidean jarritakoak. ETB2ren nagusitasuna eta atzerriko filmen bikoizketen desagerpena gogoan, batez ere.