ARROTXAPEAN ETA SANDUZELAIN MURGILTZE EREDUKO EUSKARAZKO HAUR ESKOLAK NAHI DITUGU
Iruñean 17 haur eskola ditugu (12 Iruñeko Udalarenak eta 5 Nafarroako Gobernuarenak).
Euskarazko murgiltze eredua Txantreako Izartegi Haur Eskolan dugu. Eredu mistoa (euskarazko eta gaztelaniazko lerroekin) 6 haur eskoletan dugu: Iruñeko Udalaren Arrotxapeko Goiz Eder, Buztintxuri, Lezkairu eta Arrosadiako Printzearen Harresia Haur Eskoletan eta Nafarroako Gobernuaren Alde Zaharreko eta Sanduzelaiko Haur Eskoletan.
Eskaintza desorekatua dugu gaztelaniaren aldera. Oso desegokia kontuan hartzen badugu bi hizkuntzak (euskara eta gaztelania) ikasten dituztenak euskarazko ereduetatik soilik ateratzen direla.
Horrexegatik, bi eskaera zehatz egin ditugu:
Bi eskaera hauen arrazoia honetan oinarrituta dago: Administrazioan Euskaraz Taldeak indarrik gehiena bi auzo hauetan ditu. Beraz, Iruñeko mapa aldatzea hortik hastea bururatu zaigu.
Eskaera hauek lotuta daude eskaera orokorrago batekin: Murgiltze ereduko euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan lortzea.
Bidea luzea izanen da (Sanduzelain murgiltze ereduko euskarazko haur eskola sortzeari Nafarroako Gobernuaren ezetza dagoeneko jaso dugu); hala ere, ez dugu etsiko.