AP-68 AUTOPISTARA EZ DA EUSKARA IRITSI ORAINDIK
2024ko apirilaren 5ean eskatu genion Nafarroako Gobernuari AP-68ko kartel guztiak ele bitan jartzea (103/2017 Foru Dekretuak agintzen duen moduan: goian edo ezkerrean euskaraz; behean edo eskuinean, gaztelaniaz).
Nafarroako Gobernuak dio ezin duela deus egin, AP-68 autopista Espainiako Gobernuaren eskumenekoa delako. Baina aitzakia da. Nafarroako Turismo Departamentuaren kartelak, esaterako, hor ezarri zituzten. Protesten ondorioz, “ongi etorri” txiki bat ere erantsi zieten euskaraz. Gainera, Espainiako oraingo Gobernua euskararen alde omen dago, ustez.
2024ko uztailaren 5ean isiltasun administratiboaren bidez eskaera ukatua geratu zen. Kasu honetan, horretarako arrazoi ofizialik gabe geratu gara.
2024ko uztailaren 14tik Arartekoaren bulegoan dago afera. Agian Arartekoa ez da bustiko kartelak ele bitan jartzeko eskaeraren inguruan, oso legalista baita, baina Nafarroako Gobernua behartuko du ezetzaren arrazoiak azaltzeko.
AP-68 autopistako kartela Nafarroako autopistetan gaztelania hutsean dagoen bakarra da. Argazkian, AP-68 autopistako kartela.