Tolosaldeko Atariaren Amalurra irratsaioan Eusko Legebiltzarrak otsailaren 8an onartu zuen Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea hizpide izan dugu astearte honetan. Lege hau EAJren, PSEren eta EH Bilduren arteko adostasunarekin onartu zen.
Sinatu zuten alderdientzat lorpen handia izan da. Bakoitzak nahi duen bezala salduko du, hitz egiteko, bere borondatea inposatzeko, nahi duten bezala. Laster, hauteskunde kanpainan murgilduta gaude. Bakoitzak bere kartak jokatuko ditu.Kontua da legeak EAJk eta PSEk bultzatzen dituzten politikek aurrera jarraitzea besterik ez duela onartzen. Gogoratu behar al da zeintzuk izan diren bere politikak kobierno urte hauetan guztietan? Desarrollismoa, eragiten diguten ingurumen-arazoekiko sentsibilitate gutxikoa, batez ere klimarekiko. (JARRAITU irakurtzen)