2024-10-10 15:01

Analisi berria: oso litekeena da Europako 6 herrialdek Israeletik gasa inportatu izana 2023ko urriaren 7tik

2024ko abuztuaren 30era arte aztertutako datuetan oinarrituta, Gastivists Collectivek ondorioztatu du Europako 6 herrialdek (Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Polonia, Grezia eta Belgika) Israelgo gasa duten gas likidotuaren kargamentuak jaso dituztela 2023ko urriaren 7tik.

Israelgo gasa erosteak laguntza zuzena ematen dio Israelgo estatuari, bai finantza aldetik, bai politikoki.

Europako herrialde askok, Frantziak, Belgikak eta Erresuma Batuak kasu, su-etena aldarrikatu dute Gazan dagoen krisi bortitza gelditzeko, baina orain arte inork ez du gasarekin lotutako palanka ekonomikorik erabili bere eskaerak indartzeko.

GNL terminaletan Israelgo gasa jasotzeari uko egitea erakusteko modu erraza eta zuzena da Israelengandik urruntze ekonomikoa eta su-eten eskaerei indar handiagoa ematea. Europak erraz ordezka dezake jaso zuen Israelgo gas kantitatea, kantitatea oso txikia baita, eta Israelgo gasa saltzearen onurak oso garrantzitsutzat jotzen dira Israelgo gobernuarentzat. (JArraitu irakurtzen)

 

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.