Sei urte geroago, Berta Caceres ekintzaile hondurastarraren hiltzaile baten, Atala familiako langilea zen Sergio Rodríguez Orellanaren aurkako epaia berretsi da. Hondurasko Justizia Gorte Goreneko osoko bilkurak berretsi egin du Berta Caceresen aurkako hilketaren erruduna dela, eta 30 urteko kartzela-zigorra ezarri dio.
Hala ere, osoko bilkurak berriz kalifikatu du indukzio bidezko egiletzan duen erantzukizuna, hau da, norbaiten aginduei jarraituz. Horrenbestez, denboran luzatutako epai hau txalotu arren, biktima partaide zen erakundeak, Hondurasko Herri Erakundeen eta Indigenen Kontseilu Zibikoak (COPINH), berretsi egiten du "Berta Caceresen krimenaren eta horri lotutako delituen erantzule guztiei epaiketa eta zigorra eskatzea, baita Lenca herriaren eskubideak errespetatzea ere", eta hala eskatzen dio erantzukizun hori dagokion Hondurasko Estatuari. Izan ere, hiltzailearen aurkako epaia emateko sei urte igaro behar izan badira ere, krimenaren autoretza intelektuala erabat argitu gabe dago oraindik.
artikulo osoa hemen