Zer egingo du Sánchezek datorren astelehenean? Dimititu edo jarraitu? Hori da Espainiako Estatuan une honetan bolo-bolo dabilen auzi nagusia. Lau egunotan horretaz besterik ez hitz egitea lortuko du Sánchezek. Eta bide batez Manos Limpias, PP-Vox eta lawfare-ari buruz.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Pedro SanchezBuruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.
Espainiako Gobernuak gerra zikinari lotutako atentatuei buruzko datu zehatzak ematea saihestu du behin eta berriz. Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko txostenen arabera, kasuen % 37 gutxienez biktimentzat inolako erantzun formalik gabe itxi ziren.
Felipe VI.arekin izandako elkarrizketen edukia “konfidentziala” dela argudiatu du Pedro Sanchezek presidenteak. Kazetarien aurrean adierazi du ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a, eta “babes osoa” adierazi dio monarkiari.