Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere Ekialde Erdian. Iaz Una trinchera en Marte. Historias de Baluchistán (Lubaki bat Marten. Balutxistango historiak. Libros del K.O) liburua argitaratu zuen. Arras liburu interesgarria da eta horren gainean... [+]
Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Asteartean Erresuma Batuan 40,2ºC-ko tenperatura errekorra egon da. Artean, Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) abisatu du gutxienez 2060 urtera arte planetak berotzen jarraituko duela, aldaketa klimatikoa gelditzea lortu ala ez.
Apirilaren 15az geroztik dabiltza gose greban, koronabirusaz babesteko neurriak eta materialak exijitzeko. Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitza okupatzen dabiltza.
Kaxmir den sumendi lokartua berriro iratzarrarazi du Indiak abuztuan, bere kontrolpeko zatiari autonomia estatus berezia kendu eta salbuespen egoera ezarri dionean. Geopolitikaren puntu berezia den Kaxmirren lehen ere gerran arituak dira India eta Pakistan, bonba atomikoaren... [+]
Indiak bere kontrolpean duen Kaxmirreko estatuari autonomia kentzeko eta erabateko integrazio konstituzionalerako bidea hasi du. Indiako Konstituzioaren 370. Artikulua deuseztatuz, Kaxmir eta Jammu izeneko estatu honek zuen autonomia kenduko dio. Pakistanek neurri honi aurre... [+]
Arma nuklearrak uzteko keinua egin du Imran Khan Pakistango lehen ministroak Fox News-ekin izandako elkarrizketan. Donald Trumpekin elkartu da aste honetan Khan, eta India eta Pakistanen arteko gatazka izan dute elkarrizketaren erdigunean.
Hiru militantek Txinako Kontsulatuari eraso egin diote ostiralean Pakistanen, Karatxi hirian. Bi polizia agente eta bi zibil hil zituzten, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.
Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik,