Berralokatutako gelak

“Itxialdian denok gaude, baina guztiok ez gara berdin sufritzen ari”. Iruñeko Alde Zaharreko Hipotekak Kalteturikoen Plataformak esandakoa da, duela gutxi abiatu duten kanpainan. 82 familiaren zerrenda bidali diote Iruñeko Udalari, denek etxebizitza duina eskatzen dute. Orain, alokatutako gela bakarrean bizi dira; bi, hiru, lau... eta zazpi pertsona ere bai, hamar metro karratutan. Sukaldea eta komuna egoera berean dauden ondoko geletako pertsonekin elkarbanatzen... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

PAH
Sakonean
Goldman Sachs bankuaren egoitza okupatu dute Madrilen 30 etxegabetze salatzeko

Goldman Sachs inbertsio bankuak Madrilen duen egoitzan itxialdia egin dute ostegunean Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideek bultzatuta. 150 pertsona inguruk sei ordu inguru egin zituzten barruan, Goldman Sachs eta beste inbertsio-funts batzuen jarrera salatzeko.


Bankiaren etxe huts bat berreskuratu du Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak

Arrotxapean hartu dute bizitokia, pertsona bat eta haren adin txikiko bi alabak kalean gera ez daitezen.


Egunero 1,53 etxegabetze egiten dira Nafarroan, PAHek salatu duenez

Espainiako estatuko etxegabetzeen aurkako plataformek bilkura egingo dute Iruñean. Datua kongresua aurkezteko ekitaldian eman dute jakitera.