“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez da Hernani edo Astigarraga, baina nabaria da sagarrarekiko harremana eta kultura bizirik dagoela hemen ere. Harrotasunez —eta erdi bromaz, gipuzkoarrak pittin bat xaxatzeko gogoz— gogoratu dute EAEko... [+]
Eider Gartzia (Amurrio, 1996) ari da, besteak beste, Gazte udaleku feministen antolakuntza lanetan. Ozaetan egingo dituzte Euskal Herriko topaketak, aurreneko aldiz.
Barañaingo Gazteraiki topaketetan aurkeztu zuten proiektua. Arabako Ozetan egingo dituzte Euskal Herriko lehen neska gazteen udaleku feministak. Lehenengo egunean espazio bat zabalduko dute egitaraua denen artean osatzeko.
Irailaren 1etik 4ra Ozaetan egingo dute Gazte Udaleku Feminista, "une formalak eta informalak partekatzeko eta neska gazteen ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzeko". 100 laguntzentzat dago lekua eta izena emateko epea zabalik da.