Aurtengo Ospa Egunaren ekitaldi zentrala Altsasuko kaleetatik barna egindako manifestazio bat izan da. “Poliziaren normalizazioa, presentzia eta errepresioa handitzen doazen garai hauetan” edozein gorputz polizialaren beharraren aurka egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Ospa Herri MugimenduaOspa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak.
Guardia zibilen elkarteak “terrorismoa goratzea” leporatzen die antolatzaileei, eta deialdia debekatzea eskatu. Aste berean, Ospa mugimenduko bi kidek isunak jaso dituzte, iazko Ospa Egunarekin loturan zabalik dagoen ikerketa bat salatzeagatik.
Militante politikoen aurkako errepresioa salatzearekin batera, abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzera deitu du mugimenduak, "buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin" amaitzeko.
Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen... [+]
Astelehenetik larunbatera bitarteko egitaraua prest du.
Debekatzeko mehatxuen gainetik jai giroan igaro dute Ospa Eguna Altsasun. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, Sakanan duten militarizazioa eta horrek eragindako tortura, jipoi eta atentatu historikoak ere salatu dituzte. Eguneko irudiekin honako bideo hau egin du Ahotsa.info-k.
Ismael Moreno epaileak Ospa Eguna debekatzea "giza eskubideen murrizketa bat" ekar lezakeela adierazi du. Era berean, ez ditu aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela iragartzeko motiboak ikusi. Alabaina, Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du... [+]
Larunbateko Ospa Eguna debekatzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaileari, Guardia Zibilaren JUCIL elkartearen eskaria dela eta. Haien esanetan, instituzio armatuaren aurkako gorrotoa sustatzen duen festa bat da.
Hilaren 31n izanen da; “historia-memorian sakontzeko gure ekarpena izanen da. Gure herrian errepresioak izan duen ibilbidea ezagutzeko”.