Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
OrkoienGizon talde batek sexu erasoa egin zion Orkoiengo emakume bati iragan azaroan. Honek salaketa jartzearekin bat eman da erasoaren berri, eta astelehenean erasoa gaitzetsi dute herrian.
Orkoiengo lantokia ixteko erabakia hartu du zuzendaritzak eta 130 langile gera daitezke kalean. Protesta egin zuten larunbatean eta iragarri dute uztailaren 15etik aurrera greba mugagabea eginen dutela irtenbiderik izan ezean.
2021 urterako Orkoiengo lantokia itxita nahi du KSS (Kayaba Steering Spain) enpresako zuzendaritza japoniarrak.
Esplotazioa eta prekarietatea salatzen ari dira. Navarplumak 400 euroko murrizketa aplikatu die langileei hilabeteko eta zortzi urte daramatzate soldata igoerarik gabe. Hamabost egun jarraian ari dira lanean eta soldata 1.000 eurotara iristen zaie, ozta-ozta.
Orkoiengo fabrikak 2013an hartutako konpromisoak ez dituela betetzen salatu dute sindikatuek. Asteazkenean Europako ordezkariekin bilera izanen dute. Hartzen den erabakiaren arabera mobilizazioak deituko dituzte.