Askatasuna, ahalduntzea, gozamena, laguntasuna... Hitz horiek askotan gaztetasunari lotuta imajinatzen ditugu, baina, kasu honetan, 70 urteren bueltako hiru emakumek zerrendatu dituzte, Ondarroako (Bizkaia) Boga Boga elkartean bizi dutenari buruz berbetan. Elisabet Santiso Arrizabalaga (Ondarroa, 1954), Maria Dolores Gojenola Urkiaga (Ondarroa, 1955) eta Yolanda Burgoa Zenarruzabeitia (Ondarroa, 1956) dira emakumeok; bi abizenak ezartzeko eskatu diote kazetariari, elkartean egiten dituzten... [+]