Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian uzteko gure herrian", adierazi du Xabi Salaberriak Oiartzun Irratian.
Furgonetan “egoera irregularrean” zeuden hamabi pertsona zeramatzala adierazi du Ertzaintzak. Bidaiariek onartu dute Frantziatik Portugalera joateagatik 300 eta 600 euro artean ordaindu dituztela.
Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]
Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]
Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo da Hitzen Lihoaren seigarren ekitaldia, Oiartzunen. Hainbat diziplinatako ekitaldiak barnebiltzen dituen egitarau zabala antolatu dute.
2016ko azarotik dihardu Joritz Mitxelena Zapirainek Oiartzungo Elika kooperatiban nekazari. Herrian baserriak galtzen ari zirela eta nekazaritzaren egoera kaxkarra zela ikusita, gazte talde bat elkartu eta gaia mugitzen hasi zen. “Udalarekin harremanetan jarri, eta honek... [+]
Aitzindariak izan ziren Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan jangelako menuetan eredu osasuntsuago eta jasangarriago baten alde egiterakoan. 2011-2012 ikasturtean egin zuten lehen eraldaketa potoloa jantokian: “Urte hartan, Ekolapikorekin batera hasi ginen elikagai ekologikoak... [+]
Istripua astelehenean gertatu zen, eta LAB Sindikatuak eman zuen heriotzaren berri. Orotara, 36 dira aurten Euskal Herrian hildako langileak, horietatik zortzi azken astean.
Arkaleko haitzetan eraikia, Oiartzunen, Beloagako gaztelua ezezaguna zen herritarrentzat orain dela urte gutxi batzuk arte. Inguruko historialari eta laguntzaile talde bat izan zen eraikina ahanzturatik berreskuratu zuena, gaztelua estaltzen zuten sastrakak kenduz eta... [+]