Iritsi da ikasturte honetako azken saioa, eta dudarik gabe, denetan ondoen entzuten dena. EAEko hauteskundeak izan berri, transmedia ariketa bat egin dugu eta zeuen esku dago erabakitzea nork irabazi dituen hauteskundeak, hortik aurrerakoa utzi guri.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Oasiko KronikakGeure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi... [+]
Eta koronabirusaren kontu hau guztia konspiranoia bat balitz, zer? Gu ere pandemia honen atzean Bill Gates eta bere bertso eskola daudenaren ustekoak bihurtu gara. Entzun Oasiko Kronikak irratsaioa eta ulertuko duzue zergatik.
Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua?... [+]
Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; ebatzi da horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia eta twitter eremu segurua da berriro; eta norbaitek dudak bazituen oraindik, argitu dugu espainiar kolonoen eta... [+]
Kolonialisten estatuak eraisten ari dira munduan eta Oasiko Kronikak irratsaioan pentsatu dugu Euskal Herriko plazei begira jartzea, estatugintza zaleak baikara hemen ere. Hori bai, guk euskaraz eta herri gisa egiten dugu, ez besteek bezala.
Sexuaz, maitasunaz eta Murgaren sabeleko tximeletez aritu gara aste honetako Oasiko Kronikak irratsaioan. Osasun sailburua maskararen atzean zerbait ezkutatzen ari zaigunaren susmoa dugu.
Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun... [+]
Beasaingo akelarreak nostalgiko xamar jarri gaitu, eta atzera begirako saioa egin dugu oraingoan. 80koak, horiek bai urteak: musika hezitzailea nonahi euskaraz, hezkuntza publiko eta parekidea, Julian Iantzi prentsa askatasunaren alde borrokan, futbola bat eta bakarra,... [+]
Heroinaren itzulerak nostalgiko jarri gaitu eta atzera begirakoa da aste honetako Oasiko Kronikak irratsaioa. 80ko hamarkadaren onenaz aritu gara, politikariek Europan bezala dimititzen duten garai triste hauetan, badugu eta zer berreskuratu.
Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena... [+]