Ametsak betetzeko jaio da Eli Gallego Moreiro. Horretarako inoiz ez dela berandu frogatuz sortu zuen Elikaeskola Hondarribian, orain dela urte eta erdi pasa. “Zerbait egin nahi badut, lortu arte lan eginen dut”, esan digu. Osasun publikoan nutrizionisten beharra azpimarratzen du, pertsona ororen osasuna zinez landua izan dadin. Dietak norberaren elikadura ohiturak biltzen dituelako, ez delako argaltzeko egiten den zerbait. “Zuk zure dieta duzu eta nik nirea”, diosku... [+]