Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH taldearentzat ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Ugazaba hori Frantziako gizonik aberatsena da, Bernard Arnault. Klur-tarren bizibidea jartraituz, LVMHren jabea ikertu eta pertsegitzen du zinegileak. Ironiaz baino sarkasmoz betetako hizkera darabil Ruffinek: aberatsen eta langileen arteko bakea... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Nuit Debout mugimenduaFrantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]
... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik... [+]
Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta... [+]
Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu... [+]
Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta... [+]
Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan... [+]
“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.
17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.
Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.
Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.