AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalaren (NSA) espioitza programak azaleratu ostean, Edward Snowdenek Hong Kongeko familia batzuengan bilatu zuen babesa. Familia horiek gobernuak deportatzeko arriskuan daude orain.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
NSAThe Guardian eta The Washington Post egunkariei eman diete Informazio publikoa Pulitzer sari nagusia, AEBetako espioitza masiboei buruz argitaratu duten informazioagatik. Edward Snowden, CIAko analista ohiak emandako dokumentuei emandako trataeragatik saritu dituzte.
“Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.
AEBtako Inteligentzia Agentziak (NSA) mundu osoko 100.000 ordenagailuri eraginen dien softwarea ezarri du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.
Alan Rusbridger The Guardian egunkariko editoreak gaur argitaratu duenez, Erresuma Batuko Gobernuak eskatu zion Snowden aferarekin lotutako datuak suntsitzeko.
Edward Snowden CIAko langile ohiari urtebeterako babesa eman dio Errusiak. Hilabete zeraman Moskuko aireportuko iragaite-gunean, babes eskaera onartu zain. AEBetako Gobernuak, sekretuak azaleratzeagatik Snowden jazartzen ari da, eta erabakiaren ostean adierazi du... [+]
Edward Snowden, AEBetako NSA agentziaren espioitza kasuak filtratu dituen CIAko langile ohiak Errusian babesa eskatu du herrialde horretako migrazio alorreko agintariek baieztatu dutenez.
Edward Snowden, AEBetako NSA agentziaren eta Britania Handiaren espioitza kasuak filtratu dituen CIAko langile ohia, herritarren gaineko kontrolaz eta aurre egiteko moduez mintzo da Dier Spiegelek plazaratutako elkarrizketan.