500 urte bete dira Noaingo bataila gertatu zenetik. Gertakaria gogoratzeko asmoz, Gaizka Arangurenen eskutik, ETB1ek eta eitb.eus-ek "1521, Erresuma Baten Azkena" saio berezia egin dute. Kazetari eta historiagileak Noaingo gudua zer izan zen eta zehaztasunak azaldu ditu. Horretarako, Espainiak eta Nafarroak (Frantziaren laguntza zuena) aurrez aurre talka egin zuten zelaietara itzuli, hauek ikasgela bihurtu eta gertatutakoaren inguruko galderak argituko dituzte. Zenbateraino izan zen... [+]
Noaingo Batailaren 500. urteurrena ospatzeko plataformak (1521-2021) sare sozialetan argitaratu duenez, Getze Kontzejuarekin eta Galarreko Udalarekin akordioa lortu dute eta ekitaldia uztailaren 4an egingo da. Ekainaren 26rako aurreikusitako programari eutsiko diote. Plataformak... [+]
Noaingo Bataila elkarteak ekainaren 26an zuen antolatuta oroimen ekitaldia, 500. urteurrena oroitzeko. Baina VOXek deitutako ekintza paraleloa dela-eta atzeratu egin dute. Data berria ez dute publiko egin.
VOXek ekitaldi politiko bat egin nahi izan du urteurrena antolatu behar zen leku eta egun berean.
Nafarroa berriz Altxa ekimenak manifestazioa egin zuen joan den larunbat arratsaldean Iruñean, duela 500 urteko Noaingo gudua eta herritarrek Gaztelako konkistatzaileen aurrean egindako altxamenduak gogoan. 4.500 pertsonatik gora izan ziren bertan antolatzaileen arabera,... [+]
Iruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik 500 urte beteko dira aste honetan. Nafarroa berriz altxa ekimenak omenaldia egingo die herritar horiei, maiatzaren 22an.
Iruñean aurkeztu dute Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena. Burujabetza berreskuratzeko beharra eta erabakiak bertan hartu ahal izateko premia azpimarratu dituzte Iruñeko gotorlekuan egindako aurkezpen ekitaldian.