Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Nekazaritza azokaGoizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti ontziratu berria. Hasi dira joan etorrian karro, kapaxo eta motxilak. Bati fruta erosi, besteari... [+]
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.
EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]
Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.
Aste honetako Egonarria saioan Elduaingo Allanegi baserrian duten proiektua kontatu digu Eneko Imazek, eta barazki sorta ederra ere ekarri digu saskirako.
2019an abiatu zen Nafarroako iparraldean Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lehen edizioa. Aurtengoan, hirugarrena abiatu berri da, apirilaren 24an Atallun (Araitz) egin zen lehen azokarekin. Cederna Garalur Landa Garapenerako elkartea, eskualdeko hamar udal, Habelarte baserritar... [+]
Hileko lehenbiziko larunbatean Geltokin –autobus geltoki zaharrean– egiten dute azoka. Iruñeko erdialdean azoka iraunkorra edukitzea ekoizleen urteetako aldarrikapena izan da. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bueltan lanean ari diren elkarte eta... [+]
Maria Teresa Garate (Azkoitia, 1943) 11 urterekin hasi zen azokara jaisten, eta horretan dihardu oraindik. Arantxa Ulaziak (Azkoitia, 1972) eta Irati Amianok (Azkoitia, 2000), berriz, 16 urterekin erabaki zuten amaren eta amamaren bidetik jarraitzea. Hiru emakume baserritarren... [+]