Konponbide gisa, Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du sobera ur jasotzen duten ureztatzaileei erabiltzen ez dutena Erriberara bidaltzeko eskatuko diela.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Nafarroako ubideaEkainean jakinaraziko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako ubidearen jarraipenak zein ibilbide eta hektarea kopuru izanen dituen. Orain kaleratutako bi txostenek 9.000 eta 10.000 hektarea inguru aurreikusi dituzten arren, nekazariekin kontrastatuko dute.
Fustiñana, 1966. EHNE sindikatuko arduradunetakoa izan da gobernuan ekin aurretik. Nekazaria da eta Erriberakoa izanik ongi ezagutzen du urak bertan duen egoera. Nafarroako ubidearen aurkakoa izan da eta orain haren Bigarren Zatiaz erabaki behar duen gobernuko kidea da.
1993an hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia. Nafarroako ubidea mende honetako kontua da. Eraikuntza enpresak eta bankuak pixka bat gehiago aberastu ziren bikotearekin. Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua barra-barra galtzen ari da. Ubidean barrena sartu... [+]
Ez da egingo Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia (71 km, Pitillas-Ablitas), ez behintzat hasierako proiektuak aurreikusten zuen gisan, aire librean, Ebro eta Aragoi ibaik gainditzeko sifoi erraldoiak eginez eta ezaugarri konplexu haiekin.
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.
Leringo herritarrek, lurren jabe diren heinean, Nafarroako Ubideko ura baliatzeari uko egin eta ureztatze sistema tradizionalarekin jarraitzea erabaki dute galdeketa lotesle bidez. Bozka eman duen herritarren %61 agertu dira aldaketaren kontra, "uraren pribatizazioa"... [+]
Nafarroako ubidearen bidez hegoaldeko lur ureztatuak gehitu nahi zituen Yolanda Barcina buru duen gobernuak. Ez dira ordea helburua lortzen ari, eta horren ordez atzo Mendinuetan 1.125 biztanlerengana edateko ura eramateko hartunea inauguratu zuten, Gara egunkariak ekarri... [+]