Lidertzarako barne haustekundeetan, bina bozka lortu dituzte Karmelek eta Txominek. Berdinketa hausteko lehiaketa bat egingo dute: Mingainluze. Kike Amonarrizen galdera zorrotzei ondoen erantzuten dienak irabaziko du lehia. Imajinazio pixka batekin asmatuko duzue nor aterako den garaile. Baina nola? Ez galdu Txoministen hirugarren atala.
Babeslea:
Talaios kooperatiba, PuntuEUS domeinua eta Oninarten babesa izan dute Txoministek.