Tantaka Kanalduderen webserie berria da. Bigarren atal honetan, 20 urtez koman egon ondoren, Jenofa azkenean bere etxera sartzen da. Medikuaren kontseiluak segituz, Arantxa eta Andoni bere betiko bi lagunek sinestarazi beharko diote oraindik 1999. urtean bizi direla. Baina ez da hain erraza: zahartu dira eta ez dute gehiago 15 urtetan bezala pesta egiteko gogorik.